Jolaskik egunero Kantauri itsasoko uretara irteteko hobeezinezki prestaturik dauden 3 ontzidun flota dauka. Horregatik gizatalde multzoa batzen duen ikastola, enpresa, elkarte edo edozelako kolektiboa izanez gero, itsasaldi pribatuak egitego itsasontzi osoa alokatzeko aukera ematen dizugu.
Jolaskin erreztasun handienak eskaintzen ditugu bidaiariak gozatzez bakarrik arduratu daitezen. Esklusiboki guk gomendaturiko itsasbideak egiteko aukera izango duzu. Edo, nahi izanez gero, gehien interesatzen zaizkizun ekintza eta bisitak bateratu ahal izango dituzu. Erabilgarritasuna kontutan hartuta, nahi duzun itsasontzia alokatu dezakezu:
* Ontzia gutxienez bi ordurako alokatu behar da.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)