Salneurri bakarra talde bakoitzeko (50 pertsona gehienez, bakarra gutxienez)
Castellano, Euskara, Français
Ikastola, elkarte eta talde orokorrentzat pentsatutako ‘Arrantza estuarioan eta itsasoan’ ekintza bi zatik osatzen dute: lehenengoa itsasontzian azalpen didaktikoa eta bigarrena bidaiari guztientzako esperientzia praktikoa lurrean.
Bi orduko ingurumen ekintza Hendaiako arrantza-porturainoko ordubeteko itsasbidearekin hasten da, ohizko arrantza-ontzien eta jarduera trinkoa duten arrantza-ontzien arteko desberdintasunak ezagutu ahal izateko. Teknika ezberdinak azaltzen dira: arraste-arrantza, arrantza iraunkorra… eta lanbide honen historia eta jatorriarekin testuinguruan jartzen da.
Ekintzaren bigarren ordua portuan clase praktiko batean datza. Parte-hartzaileek paduran ohiko arrantza-aparailuak: salabardoak, gurguilak eta abar erabiltzeko aukera izango dute. Praktikak ekintza iraunkor bat jasotzen du, tokian hartzen den guztia gero Itsaso irekian asketu egiten baita.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)