Salneurri bakarra talde bakoitzeko (50 pertsona gehienez, bakarra gutxienez)
Castellano, Euskara, Français
Paduretako inguruneko ekintza Faisanen irlarainoko Bidasoa ibaian egindako itsasbidearekin hasten da, Irun eta Hendaiaren arteko ibaiko uhartetxo bat. Jarduera eta itsasaldiko lehenengo ordu honetan ingurua esploratzen da, bere edertasun eta era askotako aberastasun naturala Iru-Kanale, Galera eta Santiago Aurrera hezeguneak zeharkatuz.
Ekintza Hondarribiako paduren gainerakoak ikusten beste ordubeteko ibilaldiarekin osatzen da, ingurune naturalaren beharrezko kontserbazioa eta behar diogun errespetuan erreparatuz lekuko fauna eta flora harrigarriak gertutik ikusteko egundoko aukera suposatzen duelarik.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)