Ezkondu aurreko agur bat antolatzea pentsatzen baduzu, Jolaskin zure lagun mina harritzeko aukera ezin hobeagoa ekaintzen dizugu. Kantauri itsasotik azken belaunaldiko sekulako katamaran batean nabigatzeko aukera izango duzute, ingurune natural eta aire zabalean ospatzeko gehigarriarekin. Kanpoko jana eta edaria ekartzeko abagunea izango duzute.

Ezkondu aurreko agurrentzako irteera antolatuak
Larunbatero, 13:30tik 15:30etara, ezkondu aurreko agurrentzako irteera irekia antolatzen da. 32€-ko balioarekin azken belaunaldiko katamaranean aparteko esperientzia bizi ahal izango duzute: eguzkia hartu, itsasoan igeri egin eta musika onenaz eta sekulako giroaz gozatu. Gainera, bidaiari bakoitzari edari bat eskainiko zaio edota, nahiagoz gero, kanpotik ekartzeko aukera izango dute.
Ezkondu aurreko agurrentzako irteera pribatuak
15 lagun baino gehiago bazarete daukazuten aukera hoberena itsasontzia pribatuki erreserbatzea da, horrela zuen giroan egon ahal izango zarete. Laketontzia nahiago duzuten egun eta ordutegian erreserbatu ahal izango duzute, zuen edari eta janaria ekarri dezakezuelarik.
Ezkondu aurreko agurra ezusteko festa baterako itsasontziaren edo katamaranaren alokairuan 2 paddle surf ohol sartzen dira kirol honetan jarduteko. Inguruneaz gozatu, musika onaz, Itsaso irekian igeri egiteko askatasunaz… Egundoko itsasontzi batean edukitako esperientzia multzoa betirako gordeko dituzuen aisialdiko uneak izango dira.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)