×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Jolaskiren webgune berria, blog-arekin eta internet bidez erreserbatzeko sistemarekin

Jolaskik 2017ko udako sasoi honetarako webgune berri bat aurkezten dizue, azken berriak ezagutzeko blog bat eta internet bidez erreserbatzeko zerbitzua eskaintzen dituena. Gaur egungo itxurako diseinua duela, web-orrialde berriak Kantauriar kostaldean itsasbideak edota itsasaldi pribatuak antolatzeko behar den informazio guztia eskaintzen du.

Hondarribia eta Hendaia herrien arteko ohiko itsasaldiaz gainetik, webguneak Jolaskiren itsasaldi guztiei buruzko informazio zehatza aurkezten du, hauen artean azpimarragarrienak Txingudiko badia eta Higuer itsasargiaren itsasbidea eta Jaizkibeleko kostaldeko itsasaldi harrigarria direlarik, besteak beste. Jolaskik eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak ere, bisita kulturalak eta naturaren arloan egindako ekintzak, web-orrialdean jasota daude.

Jolaskik eskainitako ekintza antolatuak zein pribatuak web-orrialdean bertan erreserbatu eta ordaintzeko aukera izango duzute. Era honetan, Hondarribian finkaturiko marinel-zerbitzuetan espezializatua dagoen enpresa honek bere erreserba sistema osoa informaturik edukiko du.