2 orduko irteerak dira. Txingudiko badiako txoko ikusgarrienak bisitatuko ditugu, toki lasai batean ainguratzeko eta itsasoko esperientziaz gozatzeko.
Irteera hauek batez ere familia taldeei zuzenduta daude larunbata eta igandeetan 14:00etan izaten dira.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)