Jolaski 12 naturazaleok eratzen dugu. Aire zabalean, itsasoz, naturaz eta animaliez inguraturik lan egiteak bere barnean gaudela sentiarazten digu, egunez-egun ingurumenarekiko errespetuaz eta behar diogun arretaz kontzientziatuagoak gaudelarik.
Jarduera honetan 24 urte hauetan lortutako esperientziari esker, Jolaski aldatzen eta hobetzen joan da orainaldian Hondarribia kostaldeko herrian marinel-zerbitzuak, naturaren arloan egindako ekintzak eta bisita gidatuak antolatzen dituen erreferentziatzat hartzen den enpresa bilakatu arte. Itsasbide eta itsasaldiak, oinezko ibilaldi kulturalak eta aisialdi eta natura-ekintzak eskaintzen ditugu Bidasoaren eskualde osoan eta iparraldeko kostaldetik zehar.
Mendi edo itsasoan aisialdiko ekintzak bilatzen ari bazara, Jolaskik naturan antolatzen dituen hainbat itsasbide eta ibilbideak oso gustoko dituzulakoan gaude.