66 km-ko luzerarekin, Bidasoa ibaia Nafarroako Piriniotan jaiotzen da. Bere lehenengo tartean Baztan ibaia bezala ezaguna bada ere, Oronoz-Mugaire herritik aurrera Bidasoa ibaia deritzo. Jatorri bezala aintzinako Oiasso hiria hartzen da, Irunen museo erromaniarra duena.
Jolaskik antolatutako itsasbide lasaiak Bidasoa ibaiaren azken kilometroak hartzen ditu, Txingudi badiara iritsi aurrekoak.
Ordubeteko iraupenarekin, itsasbideak bi herriren arteko distantzia egiten du: Hondarribia (Espainian kokatua) eta Hendaia (Frantziaren barne dagoena). Itsasontzitik Jaizkibel mendiaren bista ederrak ikusi daitezke baita estuarioaren aurretik dauden zenbait irla ere. Han bidaiariek eskualdean irauten duten onura natural eta kulturalez gozatzeko aukera izango dute.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)